Landaberri
Larunbatean
Bi artzain: Arantza Segurola esperientziaduna, Jon Sant Marie gaztea
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, astero bezala, Jakoba Errekondo eta Pello Zabalaren tarteekin gozatzeko aukera izango dugu.
Arantzak eta Juan Josek, artzain lanak egiteaz gainera, euren etxea zabaltzen diete bisitariei. Jon (18 urte) artzain ikasteko ahaleginean ari da, etxetik datorkion ofizioari segitu nahian. 'Landaberri'n kontatuko dizkigute ofizio honen nondik norakoak.
San Jose egunean, artzainez gainera, beste bi gidari izango ditugu 'Landaberri' saioan: Jakoba Errekondo baratze kontuez arituko da, eta Pello Zabala, eguraldiaz. Halaber, Donostian egin asmo duten Zumar landaketara hurbilduko dira, tximeleta espezie bat salbatu nahian.
salbatu nahian.