Landaberri
Larunbatean
Duela 50 urte Gipuzkoan desagertu zen garia berreskuratzen ari dira
Euskadi Irratia
EiTB
Larunbateko 'Landaberri'n Gipuzkoan aspaldi desagertu zen zerealaren inguruan arituko gara.
Edurne Agirre Errezilgo Iruretxiki baserriko okina izango da 'Landaberri'n, eta berak garia berreskuratzeko zer egiten duten azalduko digu.
Amorebieta-Etxanon, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko egoitzan jarri berri duten nekazaritza ekologikoaren inguruko erakusketa ere ezagutuko dugu, Ramon Bengoa ENEEK-ko presidentearen eskutik.
Jakoba Errekondo ere prest izango da entzuleen kezkak argitu eta galderei erantzuteko.
ei erantzuteko.