Itxi

Landaberri

Larunbat goizean

Arrosa, mozkorra, zatarra... Tomateaz arituko da 'Landaberri'!

EiTB

Aretxabaletan sortutako tomate larrosa ezagutuko dugu 'Landaberri'n. Gainera, astero bezala, Jakoba Errekondok entzuleen zalantzak argituko ditu.

Aretxabaletan sortua da tomate arrosa, batzuk mozkorra tomatea izenarekin ezagutzen dutena. Hazia nola lortu zuten eta nola hobetu duten kontatuko du Tomas Larrañagak. Ondo kontserbatzeko aholkuak ere emango dizkigu 'Landaberri'n.

Eta aholkuak emateko, astero bezala, 09:30ean Jakoba Errekondo.

Horrez gain, Pello Zabalak udako azken asteburuko eguraldi-iragarpena egingo du.

Albisteak, agenda eta gainerakoak, 09:00etatik 10:00etara, Euskadi Irratiko 'Landaberri'n.

'Landaberri'n.