Landaberri
Landa eremua hizketan
X. Arruti: 'Industriaguneak hurbilegi dauzka gure landa eremuak'
Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak kontatu du landa eremuko eragile, aldundiko ordezkari eta sindikatuetakoak sektorearen egoera eta etorkizuna aztertzen ari dira.
-
11:15 min
Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arruti izan dugu 'Landaberri'n. Izan ere, landa eremuko eragileak, Aldundiko ordezkariak eta sindikatuetakoak sektorearen egoera eta etorkizuna aztertzen ari dira prozesu parte hartzailean, euren etorkizuna hobea izan dadin. Administrazioak lagun dezake, baina ekoizleak dira lan egin behar dutenak, eta lan horretan, industria guneak hain hurbil izateak ez die laguntzen.