Landaberri
Sagastien neguko kimaketa
Eguzkia sartzeko eta gaixotasunak uxatzeko modua da kimaketa neguan
Neguan sagarrondoak kimatzea ona da, horrela eguzki gehiago sartzen delako sagastian.Betalde onddoek sortzen dituzte gaixotasunei adi egon behar da. Eta ongarriketan momentuz ardi eta behi simaurra
-
7:54 min
Aitor Etxeandiak Usurbilen eskainiko dituen kimaketa eta ongarriketa ikastaroen aurrerapena egin du 'Landaberri'n: zuhaitzen beheko adarrak kimatzea beharrezkoa da eguzkia sar dadin sagastian eta indarra har dezaten sagarrondoek.
Ondo zaindu behar dira, hala ere, kimatutako adar muturrak, onddoek erasan ez ditzaten. Ongarriketaz ere aritu da eta ordena honetan egitea komeni dela esan du: orain behi eta ardien simaurra bota, gero udaberrian oilo eta untxiena.