Landaberri
Itsasoak pizten gaitu
Arrantzaleak, saregileak, etorkinak, sukaldariak...hornitu dute "Itsasoak Pizten" gaitu dokumentala
Beñat Gerekak zuzendu eta ekoitzitako dokumentala estrenatu berria da. Getariak itsasoarekin duen lotura urteekin nola joan den aldatzen eta itsas bizitza hurbil hurbiletik aztertzen aritu da getariarra lan honetan.
-
Itsasoa
Arrantzaleen errelebo arazoak, saregileenak, etorkinek izan duten garrantzia bildu du. Lehenaldian, gaur egun eta etorkizunean fokua jarrita osatu du lana.
Musika eta irudi ederrez jantziz ikusizentzunezkoa. Protagonisten esanek ohiartzun berezia dute Itsasoak pizten gaitu dokumentalean.
Irailaren 2an estrenatu dute Getarian eta hurrengo emanaldia Urriaren 5ean Donostiako Itsas Museoan izango da, momentuz. Herriz herri ibiltzea da orain asmoa.