Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Hiztegi poetikoa gaur 22:00etan 'Lizardiren Baratzean'

'Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa' euskarazko hainbat esamolderen bideo bidezko hiztegi/bilduma eta Hitzen heriotza, Atxagaren poema, gaur 'Lizardiren Baratza' saioan, 22:00etatik aurrera.

Harkaitz Cano idazlearen eta Joseba B. Lenoir musikari eta konpositore nafarraren laguntzarekin aurkeztu dute 'Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa' proiektua, Donostiako Garoa liburu-dendan. "Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa" euskarazko hainbat esamolderen bideo bidezko hiztegi/bilduma bat sortzea bilatzen duen proiektua da. Hiru gazte dira proiektua aurrera eramateko arduradunak: Maider Fernandez eta Maria Elorza donostiarrak eta Aitor Gametxo lekeitiarra. Horren bidez, galtzen ari diren esamoldeak jaso nahi dituzte eta, aldi berean, Euskal Herriaren erretratu liriko bat egin. Oraingoz, bost dira ikus-entzunezko hiztegi berria osatzen duten esamoldeak: dzanga eginhotza bazkatu, Saran astiaZohardi tipil eta hazitarako geratu.

Esamolde horien esanahiaz gain, Hitzen heriotza Bernardo Atxagaren poema lehen aldiz entzun ahal izango dugu egilearen beraren ahotsean, gaur gauean, 'Lizardiren Baratza' saioan.