Lizardiren Baratza
Lizardiren baratza
Kronopioen eta famen istorioak gaur 22:00etan Lizardiren Baratzean
Julio Cortazarren 'Kronopioen eta famen istorioak' liburua euskaratu du Ibon Sarasolak, idazlearen jaiotzaren ehungarren urteurrenaren harira. Gaur hizpide izango dute Lizardiren Baratzean.
Hamaika omenaldi egin zaizkio Julio Cortazarri mundu zabalean, eta Armiarma atarikoek horregatik egin zioten liburua itzultzeko proposamena ere Sarasolari.
Louis Armstrongen kontzertu bat ikusten ari zela sortu zitzaizkion lehenengoz kronopio deituriko fantasiazko izaki horiek Cortazarri, eta narrazio sorta osatu zuen geroztik, haiek ardatz hartuta, bere mundu ikuskeraren erakusgarri gisa. Eta, hain zuzen ere, bilduma hori itzuli du orain Ibon Sarasolak.
Kronopioen eta famen istorioak liburua Cortazarrek 1962an argitaratu zuen, eta kronopioen eta famen istorioez gain, beste hiru atal ere baditu: ‘Jarraibideen liburua’, ‘Zeregin bitxiak’ eta ‘Material plastikoa’.
Lehenengoz daude orain Kronopioen eta famen istorioak euskaraz irakurgai. Sarean jarri dute osorik liburua, ekarriak.armiarma.com orrialdean.