Itxi

Mezularia

Mezularia

Iker Elexepuru: 'Ebaluazio sistema adostu beharra dago'

Hezkuntza Plataformen Topagunea mobilizazioak egiten ari da 3. mailako azterketaren aurrean

  • Aretxabaleta

    4:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

178 ikastetxek planto egin diote dagoeneko 3. mailako azterketari. Azterketa horrek LOMCE betetzea dakarrela salatu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak,  eta horren aurkako mobilizazioak egiten ari dira. Azkena gaur Aretxabaletan burutu dute.

Iker Elexpuru plataformako ordezkariak esan du, ebaluazio sistema adostu beharra dagoela eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio eragileekin adostutako hezkuntza sistema garatu dezala.

Aldaketarako beharra sare guztietan somatu dutela adierazi du Elexpuruk, eta azterketari aurre egiteko eskaria, askotan, familietatik sortu dela gaineratu du.