Mezularia
Mezularia
Villareal: 'Manifestazioa beharrezkoa zen, beste urrats bat egin dugu'
ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa egin dute Gasteizen negoziazio kolektiboaren inguruko akordioa salatzeko.
-
8:30 min
Joseba Villareal ELAren Negoziaketa kolektiborako arduradunak esan du Gasteizen 3.000 lagun bildu dituen manifestazioa beharrezkoa zela. Jaurlaritza, patronala eta CCOO eta UGT sindikatuak gizarteari iruzur egiten ari direla salatu du.
Negoziazio kolektiboaren mahaiak ez du konpetentziarik Villarrealen esanetan. Benetako erabakiak sektoreko mahaietan hartzen direla azpimarratu du eta horietan ordezkatuta daudela gogora ekarri du.