Mezularia
Mezularia
Gerran desagertutakoak identifikatzeko DNA bankua izango du Nafarroak
Alvaro Baraibar Nafarroako Bake eta Giza eskubideetarako zuzendaria izan da 'Mezularia'n.
-
Aranzadi Ezkaban
5:23 min
Gerra Zibilean Nafarroan desagerrarazitako mila pertsona baino gehiago daude aurkitu gabe. Alvaro Baraibar Nafarroako Bake eta Giza eskubideetarako zuzenadriak 'Mezularia'n esan duenez, mila familia baino gehiago daude euren senitartekoei buruzko erantzunik gabe.
Gorpuzkinen identifikazioa errazteko, DNA banku bat sortuko dute Nafarroan. Lehendabiziko lana desagertu zirenen seme-alabei DNA laginak hartzea izango da. Beraien eskariak entzutea ere ezinbestekoa dela azpimarratu du Baraibarrek.