Mezularia
Mezularia
AHTari buruz Madrilen egin duten bileraz aritu gara solasaldian
Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin hitz egin dugu.
-
25:28 min
Ivan Santamaria eta Aitor Urresti izan ditugu solaskide 'Mezularia'n. Madrilen Arantza Tapia sailburuak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek Iñigo de la Serna Sustapen ministroarekin egindako bileraz aritu gara. AHTaren hiriburuetarako sarrerei buruzko akordioa adostu dute bilera horretan.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak 'Mezularian' esan du egun garrantzitsua dela EAEko hiriburuentzat. Gasteizi dagokionez,zehazteke zeuden bi puntu adostu dira. Lehena, oraingo trenbideak eta berriak Arkautin bat egingo dutela; bigarrena, trena hiriburura lur azpitik iritsiko dela.
Hazte Oir taldeak transexualitatearen aurka kanpaina egiteko martxan jarri duen autobusa eta ekimenak jasotako kritikak ere hizpie izan dituzte.
tuzte.