Mezularia
Made In Basque
Hiruteknova enpresa bizkaitarraren jarduna ezagutu dugu
Aisialdirako itsasontziak urrutitik zaitzeko sistema garatu dute.
-
7:59 min
Getxon egoitza duen Hiruteknova enpresak urrutitik asialdiko itsasontziak zaindu eta kontrolpean eduki ahal izateko sistema garatu du. Jon Brizuela zuzendari komertzialak 'Mezularia'n azaldu duenez itsasontzian ezarritako sentsore batzuei esker, jabeak mugikorrari begiratuta bere ontziaren berri izan dezake: barkuan norbait sartu den, ontziaren geolokalizazioa zein den...
Duela urte eta erdi merkaturatu zuten sistema eta mundu guztian ari dira saltzen. Itsasontziekin izandako arrakasta ikusita autokarabanentzat egokitutako sistema garatzen ari dira.