Itxi

Mezularia

Made In basque

Elkarlanerako ekonomia sustatzen du Taskia enpresak

Zaloa Urrutikoetxea enpresako zuzendari nagusiarekin hitz egin dugu.

  • 7:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaloa Urrutikoetxea 5 urtez bizi izan zen Argentinan, eta 'Mezularia'n kontatu digunez, orduan bururatu zitzaion elkarlanerako ekonomian oinarritutako enpresa sortzea. Han bizi zela, zerbitzuren bat behar zuenean ez zekien iritzi bila nora jo.

Taskiak horretarako aukera ematen du: elektrikaria, klase partikularretarako irakaslea edota txakurra zaintzeko norbait behar izanez gero, horrelako zerbitzuak kontratatu, eta haien inguruko iritzia irakurtzeko aukera ematen du.

Listin horiaren Interneteko bertsioa dela azaldu du Zaloa Urrutikoetxeak.