Itxi

Mezularia

Norma Andrade, Elkartu

'Irisgarritasun unibertsala denentzat dela ona barneratu behar dugu'

Irisgarritasun legeak 20 urte bete berri ditu. Elkartu-tik, Desgaitasunak dituzten elkarteen federaziotik, baikortasunetik egin nahi dute irakurketa, oraindik urratsak falta diren arren

  • Desgaitasun fisikoa

    7:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Norma Andrade, Elkartu Federazioko teknikoak  gogoratu du orain 20 urte atzera eginda, autobus batean ibiltzeko eskubidea ukatzen zitzaiela desgaitasun fisikoak zituztenei, esate baterako, eta alde horretatik nabarmendu du asko egin dela hamarkada hauetan.

Hala ere, "irisgarritasun unibertsalaren kontzientzia" barneratzea falta zaigula uste du, eta ohartu beharko genukeela "gizarte osoarentzat dela hori ona".

Heziketan eta politika publikoen partetik horretan indar gehiago jarriko balitz, Andraderen arabera, ez lituzkete, adibidez, Renfen dituzten arazoak sufritu beharko edota Donostiako autobus geltokian araudia ez dela bete salatu beharko.