Mezularia
Tokikom
Martxan da Izkiko behatoki astronomikoa
mezularia|izki|behatokia
Izkiko behatoki astronomikoan hiru teleskopio daude, bat finkoa. Batez ere, eskolako umeei bideratuta ekitaldiak antolatuko dituzte. Norbanakoek ere aukera izango dute zentroa bisitatzeko.
-
Izkiko behatokia
10:00 min
Mikel Martinez behatokiko kudeatzaileak eta Saioa Fernandez de Arangiz, Alea Arabako Komunikazio taldeko kideak izan ditugu 'Mezularia'n, ''Tokikom'' atalean. Azaldu digutenez, Arabako erakundeek jarri dute finantziazioa eta "La Otra mitad" astronomia elkarteak behatoki astronomikoa sortzeko idea. Hemendik aurrera, data zehatz batzuetan, herritarrek behatokia bisitateko aukera izango dute. Baina, batez ere, eskolako umeetzat antolatuko dituzte jardunaldiak. Izkiko Parke naturalean dago behatokia.