Mezularia
Tratu txarrak
'Mugarri izateko baliatu behar dugu Estrasburgoko ebazpena'
Jon Mirena Landa zuzenbide penaleko adituaren esanetan, "sendoa" izan da Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiaren ebazpena eta erabateko zuzenketa egin dio Espainiako Auzitegi Gorenari.
-
Jon Mirena Landa
11:11 min
Estrasburgok ebatzi du Espainiar estatuak urratu egin duela Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren hirugarren artikulua. Sententziaren arabera ez dago nahikoa datu auzia torturatzat jotzeko, baina frogatutzat eman du Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideek tratu gizagabe eta umiliagarria jaso zutela Guardia Zibilaren partetik. Jon Mirena Landa zuzenbide penaleko adituak egin digu epaiaren balorazioa 'Mezularia'n.