Mezularia
Soldata arrakala
'Sakoneko arrazoiei erantzuteko baino, propaganda egiteko bilera izango da'
ELA sindikatuak ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala aztertzeko deitutako bileran. Leire Txakartegi ELAko Lan Osasunerako arduradunak eman du zergatia.
-
Adolfo Muñoz Txiki eta Leire Txakartegi ELAkoa
7:15 min
Eusko Jaurlaritzak sindikatuak eta patronala bilerara deitu ditu emakume eta gizonen soldaten artean dagoen aldea aztertzeko. LAB,UGT eta CCOO sindikatuak bilerara joango dira, ez ordea ELA. Patronalarekin mahai berean esertzeari uko egin dio. Jaurlaritzaren asmoa propagandarako bilera egitea dela salatu du Leire Txakartegik.