Itxi

Mezularia

Zientzia

Albo-kalterik ez duen pilula antisorgailu segurua gizonentzat

Ana Galarraga Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzaileak eman du 'Mezularia'n ondorio kaltegarririk apenas duen pilularen berri.

  • 5:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondorio kaltegarririk apenas duen pilula bat aurkeztu dute berriki. Washingtongo Unibertsitatean egin dute pilularen saio klinioa eta Estatu Batuetako Endokrinologia Batzarrean aurkeztu dituzte emaitzak. 15-50 urteko ehun boluntariok DMAU (dimendrolona undekanoato) izeneko konposatua hartu dute, ahoz, hilabetez. Horren eraginez, esperma ekoizteko behar diren hormonen maila asko jaitsi zitzaien. Horrekin batera, dosi handiena hartu zuten boluntarioak gizendu egin ziren, baina ez zuten beste albo-ondorio nabarmenik jasan. Ana Galarraga Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzaileak eman digu 'Mezularia'n pilula horren berri.