Mezularia
Euskara
'Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa euskarari egokitu diogu'
Kontseiluak 185 neurri jaso ditu Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa euskarari egokitzeko.Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eman ditu xehetasunak.
-
Manifestazioa Iruñean
6:16 min
Protokoloaren Euskal Herriko Garapena izenburuko dokumentua aurkeztu du Kontseiluak. 80 gizarte eragilek parte hartu dute osaketak eta 185 neurri jaso dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan du protokoloak “hizkuntza politika berria” taxutzeko tresna izatea nahi dutela. Hurrengo urratsa, lan taldeak aktibatu eta alorrez alor lehentasunak zehaztea dute. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.