Itxi

Mezularia

Lan gatazka

'Patronalak ez du hitza bete eta greba deitu beste aukerarik ez digu utzi'

Bidaiarien garraioan aritzen diren Gipuzkoako 30 autobus enpresatan lau greba egun deitu dituzte uztailerako. LAB sindikatuko Ziortza Ameztoik azaldu du protestaren zergatia Mezularian.

  • 4:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako 30 autobus enpresetan deitu dituzte lanuzteak uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako, tartean Donostiako D-BUS konpainian, Lurraldebusen eta PESAn. Ekainean patronalarekin lortutako aurreakordioa ez dela beteko jakin ondoren deitu dituzte lau greba egunak LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek. LAB sindikatuko Ziortza Ameztoi izan da Mezularian.