Mezularia
Mezularia
Tertulian Klimatoia izan dugu hizpide
Aitor Urresti eta Ander Errastirekin aritu gara gaur tertulian. Aldaketa klimatikoaren kontzientziazioan gazteentzako antolatutako 'Klimatoia' jardunaldiak eta beste zenbait gai izan ditugu hizpide.
-
klimatoia
21:46 min
Klima aldaketari aurre egiteko, gazteei zuzendutako asteburu bateko maratoia da 'Klimatoia'. Arazoari irtenbideak bilatzeko eta gure planetarekin arduratuta dauden pertsona gehiagorekin lan egiteko aukera izango dute gazteek Eibarren egingo dituzten jardunaldietan.
Horrez gain, azken asteko gertakizunak eta etorkizunekoak ere landu ditugu 'Mezularia'n Aitor Urresti eta Ander Errastirekin.