Itxi

Mezularia

Artzainen protesta

'Txakur jabe askok lotu gabe eramaten dituzte txakurrak mendira'

Txakurrek dozenaka ardi hil dituztela salatu eta neurriak eskatu dituzte dozenaka artzainek Eskoriatzan egindako ekitaldian. Asier Sagastak jarri dio ahotsa 'Mezularia'n artzainen salaketari.

  • 7:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txakurrek artaldeetan triskantza handiak egiten ari direla salatu dute Hego Euskal Herriko 60 bat artzainek. Azken egunotako adibideak jarri dituzte mahai gainean: ihes egindako bi txakurrek 80 ardi hil dituzte Debagoienan azken hiru astetan, eta Gorbeian beste 30 azaldu dira hilda.Txakur jabeek arauak ez dituztela betetzen salatu eta erakundeei arazoaren aurrean neurriak hartzeko eskatu diete artzainek. Asier Sagastak jarri dio ahotsa 'Mezularia'n artzainen salaketari.