Itxi

Mezularia

Hontzak konpartsa

'Umoreari mugarik ezin zaiola jarri aldarrikatu nahi izan dugu'

Sentimendu erlijiosoaren aurkako delitua egotzita egin dute Bilbon Hontzak konpartsaren aurkako epaiketa, 2017ko Aste Nagusian jarri zuten txosnagatik. Aida Arroyo konpartsako kidea izan da gurean.

  • 'Vaticanoko Harategia' izena jarri zion Hontzak konpartsak Aste Nagusiko txosnari.

    3:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Epai zain geratu da Hontzak konpartsaren aurkako auzia. 2017ko Bilboko Aste Nagusian Vaticanoko Harategia izena jarri zioten euren txosnari; Kristo gurutziltzatua jarri zuten eta alboan haren gorputz atalak eskegita. Sentimendu erlijiosoaren aurkako delitua egotzita epaitu dute konpartsakide bat; adierazpen askatasuna aldarrikatu dute defentsak eta Hontzak konpartsako kideek. Aida Arroyo konpartsakidea izan da 'Mezularia'n.