Itxi

Mezularia

Memoria historikoa

'Aldundiaren urratsa zirrikitu bat irekitzeko bidea izatea nahi genuke'

Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Plataformako kidearentzat garrantzitsua da Gipuzkoako Aldundia tropa frankistek erail zituzten bi herritarren kasuan herri akusazio gisa aurkeztu izana.

  • Frankismoaren biktimei Donostian egindako omenaldi bat.

    12:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria, justizia eta erreparazioaren bila egiten ari diren lanaren barne bi albisteren harira izan da 'Mezularia'n Josu Ibargutxi, Frankismoaren Krimenen Aurkako Plataformako kidea. Gipuzkoako Aldundia tropa frankistek fusilatu zituzten Jose Ariztimuño 'Aitzol' eta Florencia Olazagotiaren kasuan akusazio partikular gisa aurkeztea urrats garrantzitsutzat jo du Ibargutxik. 1975. eta 1976. urteetan Guardia Zibilaren esku tratu txarrak eta torturak jasan zituztela salatu dute, bestalde, sei herritarrek Tolosako epaitegian. Inpunitatearekin bukatzearen garrantzia nabarmendu du Josu Ibargutxik.