Itxi

Mezularia

Gaitz Arraroak

'Gaitz arraroren bat duten haurren egunerokoa ezagutarazi nahi dugu'

Gaitz Arraroen Nazioarteko Egunerako ekimen berezia prestatu du Bermeoko 'Eutsi gogor denok batera' elkarteak: eskoletan eta kalean kontzientzia pizteko gutun bat irakurriko dute.

  • Gaitz arraroak

    Urtean zehar ekimen desberdinak antolatzen dituzte Bermeon gaitz arraro bat duten umeei laguntzeko.

    8:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Lur Santiago Bermeoko Kate Sarea elkarteko presidente eta 'Eutsi gogor denok batera' ekimeneko kideak eman du 'Mezularia'n Gaitz Arraroen Nazioarteko Egunerako prestatu duten ekimenaren berri. Eskoletan eta kalean gaitz arraroa duen haur batek lehen pertsonan idatzitako gutuna iralkurriko dute, halako gaixotasunen bat duten pertsonen egunerokoa nolakoa den gizarteratzeko. Bermeon gaitz arraroren bat duten 8 haur daude eta 11 Busturialdean.