Mezularia
Kultura
'Anjela Kerexeta ezagutarazi eta izan zuen bizitza azaleratu nahi dugu'
Anjela Kerexeta Joxe Mari Iparragirreren alboan bizi izan zen emakumea ezagutarazi eta ahalduntzeko ekimena abiatu du Urretxuko Udalak. Idoia Luzuriaga Hezi Bideko kidea izan da 'Mezularia'n.
-
Anjela Kerexetaren irudia eta ekimenaren aurkezpena.
11:07 min
Datorren urtean beteko dira 200 urte Joxe Mari Iparragirre jaio zela, eta 100 urte haren emazte Anjela Kerexeta hil zela. Beste askotan bezala, senarraren itzalepean, ahanzturan pasa zen Kerexetaren bizitza. Urretxuko Udalak argitara atera eta ezagutarazi egin nahi izan du nor zen Anjela Kerexeta, eta hura ardatz hartuta bisita gidatuak antolatzen hasi dira.