Mezularia
Autogintza
'Auto elektrikoa erosten duenak 6.500 euro arteko laguntza izan dezake'
Ibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak handiagoak izango dira datorren asteartetik aurrera Hego Euskal Herrian. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izan da gurean.
-
Auto elektrikoari bideratutako laguntza izango da, batez ere.
6:58 min
Eusko Jaurlaritzak martxoan abiatu zuen Renove planari Espainiako Gobernuaren Moves planarenak gehituko zaizkio orain. Movesek ia bikoiztu egingo ditu Renoveren laguntzak; 5.500 euro arteko laguntza publikoa jasotzeko aukera izango da, eta kopuru horri gehituko zaio saltzaileak jarri beharreko beste 1.000 euroko laguntza: 6.500 euro guztira. Laguntza jasotzeko baldintzetako bat da beste laguntza berezirik ez jasotzea; beraz, plan baten ala bestearen arteko hautua egin beharko du erosleak. Apirilaren 2tik aurrera jarriko da indarrean Moves plana. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izan da 'Mezularia'n.