Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

EAEko autoen 'renove plana'ren baldintzak eta betebeharrak

Diru-laguntza 2.000 eurotik 3.000 eurora artekoa izango da erositako ibilgailuaren arabera. Hala, elektrikoak izango dira laguntza handiena jasoko dutenak, eta gasolina edo dieselak, txikiena.

Auto saltokia. Argazkia: EiTB
Auto saltokia. Argazkia: EiTB
'A' klasifikazioko autoa erosi nahi dutenek atzotik jaso dezakete dirulaguntza

1:22

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) iragarri zuen ibilgailu eraginkorrak eta alternatiboak erosteko laguntza programan, renove planean, izapideak betetzeko epea gaur hasi da.

Laguntza-planaren helburua garraioan energia-kontsumoaren eraginkortasuna areagotzen laguntzea omen da, horrela ingurugiroari kalte gutxiago egingo zaiolako.

Bost milioi euroko poltsa sortu dute laguntzetarako, eta pertsona fisiko eta juridiko pribatuentzako izango da. EAEn bizi edo egoitza soziala eta fiskala bertan dutenentzako edo tokian tokiko erakundeentzako dago bideratuta laguntza.

Txatar bihurtzea

EEEk gogorarazi du autoa txatar bihurtu beharra dagoela, hau da, behin betiko baja eman behar zaiola. Era berean, ibilgailuak gutxienez zazpi urte dituela egiaztatu beharra dago furgoneten kasuan, eta 10 dituela turismoenean.

Laguntza eskatu duenak 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eduki behar du autoa bere izenean, eta laguntzen deialdia hasi ondoren eraman beharko du ibilgailua txatartegira.

Energia-kalifikazioa

Era berean, laguntzak jasotzeko izapideetan energia-kalifikazioa eskatuko da gasolina edo diesel diren ibilgailuen kasuetan, eta gutxieneko kalifikazioa A izan beharko da. N1 mailako ibilgailuek emisio muga bete beharko dute, tamaina bereko ibilgailuen batez besteko kontsumoaren % 25eko aurrezkia, alegia.

Bestalde, laguntza hauetatik erabat kanpo geratzen dira ibilgailuen salerosketa edo alokairua eskaintzen duten enpresak.

Laguntza programa honen izapide guztiak (eskaerak, jakinarazpenak, etab.) Energiaren Euskal Erakundearen webgunean egin beharko dira.

Laguntzak

Diru-laguntza 2.000 eurotik 3.000 eurora artekoa izango da erositako ibilgailuaren arabera. Hala, elektrikoak izango dira laguntza handiena jasoko dutenak, eta gasolina edo dieselak, txikiena.

Gehienez 25.000 euro balio duten autoentzako soilik eskatu ahal izango da laguntza, elektrikoen eta hibridoen kasuan izan ezik, horiek 40.000 euro arteko prezioa izan ahalko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Dirulaguntzak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan