Itxi

Mezularia

Tokikom

'Herritarrek Korrikaren eta Lasarte-Oriaren irudiak uztartzea nahi dugu'

Euskararen aldeko Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari dela baliatuta, Lasarte-Oriak eta Korrikak Wikipedian bere tokia izan dezaten multimedia materiala jaso nahi du Iñaki Lopez de Luzuriagak.

  • Euskara

    Iñaki Lopez de Luzuriaga Wikipedia eta euskara gai hartuta emandako hitzaldi batean.

    14:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Sarean euskararen presentzia eta Lasarte-Oriarena indartzeko tresna aproposa da Wikipedia". Ideia hori abiapuntu hartuta, Iñaki Lopez de Luzuriagak edukiak lizentzia librean partekatzeko ikastaroa eman du berriki Lasarte-Orian. Herritarrek egunotan jasoko dituzten irudiak, argazkiak eta bestelako materialak sarean partekatzea nahi du Lopez de Luzuriagak eta Wikipedia horretarako euskarri baliogarria dela uste du. Adrian Garcia Txintxarri aldizkariko lankideak gonbidatuta eman du bere ekimenaren berri 'Mezularia'n Iñaki Lopez de Luzuriagak.