Itxi

Mezularia

Tokikom

'Antzuolako larrugintzaren memoria berreskuratu nahi dugu'

Antzuolan bi mendez herriko motor ekonomikoa izan zen larrugintza. Iñigo Ramirez de Okariz historilariak gaurkotu du 'Mezularia'n jarduera horrek izan zuen bilakaera.

  • Larrugintza.

    Antzuolan martxan izan ziren lau larru fabriketako bateko langileak.

    15:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antzuolan indar handia izan zuen eta denborarekin ahanzturan erortzeko bidean den ogibide bat ekarri du 'Mezularia' saiora Goiena-ko Goiatz Arana lankideak: larrugintza. Bi mendez izan zen herriko ekonomiaren motorra eta berriki hausnarketa saio batzuk egin dituzte larrugintzak herrian izan zuen garrantzia nola azaleratu eta transmisioan nola eragin aztertzeko. Iñigo Ramirez de Okariz historilariak eman ditu xehetasunak.