Mezularia
Zientzia
'Zientzian ere emakume erreferenteak behar ditugu'
Maya Garcia ikertzaileak jaso du Ikerbasquek banatutako sarietako bat. Ikerlari eta emakume gisa bizi izandakoen berri eman du 'Mezularia'n.
-
Ikerbasque saria jaso duten ikertzailek erakundeetako ordezkariekin.
9:57 min



Euskal Herriko emakume ikertzaileen lana agerian jarri eta belaunaldi berrientzat erreferente izateko asmoz banatu ditu aurten Ikerbasquek ikerketa sariak. Maribel Arriortuari ibilbide zientifikoaren aitortza egin diote; Aitziber Kortajarenak Proteinen ingeniaritzan egindako lanagatik jaso du saria; eta gazteen atalean Maya Garciak jaso du saria materiale topologikoen ikerketan egin duen ekarpenagatik. Azken horrek eman du 'Mezularia'n ikerlari gisa bizi izan duen esperientziaren berri. "Emakume izateagatik gizonek baino zerbait gehiago erakutsi behar dugula sentitu dut behin baino gehiagotan", aitortu du Garciak.