Mezularia
Indarkeria eta kirola
'Mezu bat edo dei bat nahikoa izan daitezke indarkeria kasu bat salatzeko'
Kirol arloko indarkeria kasuei aurre egiteko telefonoa aurkeztu dute elkarlanean WATS team-ek eta Euskaltelek. Alex Navarro proiektuaren sortzaileetako bat izan da 'Mezularia'n.
-
Telefono zerbitzuaren aurkezpen ekitaldia.
9:23 min
Kirol arloko indarkeria kasuei aurre egiteko telefonoa aurkeztu zuten aurreko astean WATS team-ek eta Euskaltelek elkarlanean. Izan berdinen arteko indarkeria, izan matxismoak, arrazakeriak edo LGTIfobiak eragindakoa, horien guztien aurrean sortu dute ekimena eta kirolari ezagunek egin dute bat. Besteak beste, Whatsapp bidez iristen diren salaketa anonimoak bideratzen laguntzeko sortu dute kirol indarkeriaren kontrako telefonoaren proiektua eta horren berri eman du Alex Navarro bultzatzaileetako batek. Honakoa da telefono zenbakia: 688 65 50 99.