Mezularia
Ikergazte kongresua
'Gazteak trebatuta eta jario aberatsarekin datoz ikerketak aurkeztera'
Hiru egunez hainbat alorretan egiten den euskarazko ikerkuntza ikusarazi eta zabaltzeko asmoz antolatu dute Baionan Ikergazte kongresua. Miren Josu Omaetxebarria da kongresuaren arduraduna.
-
Miren Josu Omaetxebarria.
8:34 min
Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Ikergazte kongresua ari dira egiten Baionan. Hainbat arlotako euskarazko ikerkuntza ikusarazi eta arlo horien arteko gurutzaketa bultzatzea da kongresuaren helburuetako bat. Miren Josu Omaetxebarria kongresuko arduraduna izan da 'Mezularia'n aurreneko egunak emandakoa azaltzen. Hiru egunez, hitzaldiak, ahozko aurkezpenak eta tailerrak egingo dituzte, eta 104 ikerketa lan erakutsiko dituzte jendaurrean.