Mezularia
Larraitz Trincado
'Nagore Laffagen erailketak lehena eta oraina markatu zituen'
11 urte beteko dira Irungo neska hil zutenetik. Omenaldia egin diote Iruñeko Kondestable jauregian, Helena Tabernak zuzendutako 'Nagore' filma eskaini dute, besteak beste.
-
Nagore Laffageri omenaldia
6:35 min
Aurki hasiko diren sanferminetan 11 urte beteko dira Nagore Laffage hil zutenetik. Irungo neska gogoan edukitzeko ekitaldia egin dute aurten ere eta Larraitz Trincado Astelehen Lilak elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak 'Mezularian'.