Mezularia
IRRIEN LAGUNAK
'Udala garaiz dago buelta emateko. Etorriko dira Udalarekin edo Udalik gabe'
Ikuskizuna zentsuratu nahi dutela salatu du Iñigo Santxo Irrien Lagunen abokatuak. Bera ere Iruñeko agerraldi jendetsuan egon da Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera.
-
Irrien Lagunek Iruñeko Katakrak-en eman duten prentsaurrekoko argazkia. Arg: Ahotsa.info
11:32 min
Pirritx, Porrotx eta Marimotots prentsaurrean agertu dira Iñigo Santxo abokatuarekin batera, Iruñeko Udalak bertan behera utzi eta gero Nafarroako hiriburuan hil honen 29an ematekoa zuten ikuskizuna. Santxo elkarrizketatu dugu 'Mezularia'n, eta abokatuak azpimarratu du "asmo politiko hutsa" dagoela erabakiaren atzean. "Ikuskizuna zentsuratu nahi dute", abokatuak adierazi digunez.
Dena den, udala edo udalik gabe, urtea bukatu baino lehen Irrien Lagunek Iruñean emanaldia egingo dutela ziurtatu du Santxok.