Itxi

Mezularia

GAZTE AGORA

Gazteen etorkizunari buruzko foroa jarriko dute abian bihar Donostian

Ander Vizan Eusko Ikaskuntzako Gazte Eragileen Taldeko kidea eta Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan dira gurekin.

  • Gazteen etorkizunari buruzko "Gazte Agora" jarriko dute abian bihar Donostian

    Bihar jarriko dute martxan Gazte Agora Donostiako Miramar Jauregian. Arg: Eusko Ikaskuntza.

    10:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gazte Agora" proiektuaz aritu gara saioaren hasieran. Eusko Ikaskuntzak bultzatu duen proiektua da, Hego eta Ipar Euskal Herriko gazteen arteko elkarlana sortzeko helburua duena. 18 eta 35 urte arteko berrogei bat gazte elkartuko dira bihar goizeko 10etan Donostiako Miramar Jauregian, gogoeta egin, iritziak elkartrukatu eta etorkizunari begira helburu amankomunen diagnosia egiteko. Datorren urtean beste hiru foro egingo dituzte.

Ander Vizan Eusko Ikaskuntzako Gazte Eragileen Taldeko kidea eta Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan dira gurekin Mezularian gaiari buruz hitz egiteko.