Sarean
Mahai-ingurua
Inguru digitalean euskaraz ekoitzi eta kontsumitu
Mahai-ingurua egin zen eremu digitalak hedabideetan izan dezakeen eraginaz. Lorea Arakistain, Josu Aztiria eta Josu Azpillaga, Leire Palacios aritu ziren bertan. Han esandakoak bildu ditugu.
-
Mahai-inguruko argazkia
19:40 min
Eremu digitalak gure komunikabideetan izan dezakeen eraginaz mintzatu ziren Lorea Arakistain, Josu Aztiria eta Josu Azpillaga, Leire Palaciosek gidatuta.
Honako hau izan zen mahai-inguruaren abiapuntua: makina, pertsona, harreman zuzena. Gaur egun geroz eta ohikoagoa zaigu makinekin hitz egitea, baina hauek ez dute euskaraz hitz egiten. Jakinaren gainean gaude edukiak euskaraz sortu behar direla, baina nolakoa da euskararen erabilera ingurune digitalean?
Hizlariak bat datoz euskarak sarean presentzia izateko euskaraz ekoiztu eta kontsumitu behar dugula.