Itxi

Sarean

Azkue Fundazioa

Iurdana Acasuso, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiaz

EITb Media

Azkue Fundazioaren lehendakariak eman dizkigu martxoaren 16an Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo duten jardunaari buruzko xehetasunak.

  • Xare

    Xare

    12:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren lehendakaria¿ Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Barakaldora helduko da martxoaren 16an.

Aurten ere Azkuen Fundazioa eta Eragin Kultur elkartearen  eskutik, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Topaketa izango da martxoaren 16an Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan. D eta B ereduko batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta egongo da eta 200 bat ikasle espero dira.  

Jardunaldiak gazteengan kultura digitala euskaraz kontsumitzeko eta garatzeko adibideak ematea du helburu. Izaera bikoitza du egitasmoak: zabalkundea eta izaera parte-hartzailea sustatzea. Jardunaldiak hiru eremutan garatuko dira eta aurkezpenak, tailerrak eta hitzaldiak izango ditu.