Txiriboga
Naroa Ubillos medikua
'Odol emaileen artean gazte gehiago behar da jarraikortasuna bermatzeko'
Hainbat pertsonarekin denbora gutxian larrua jotzerakoan edo bidaia luzea egiterakoan odolik ezin da eman baina, hala ere, hilabete gutxiren berriz ere emaile izan daitekeela azpimarratu du.
-
Naroa Ubillos medikua, Txiribogan
18:37 min
Opor egunetan ospitaleek martxan jarraitzen dute eta odol transfusioak berdin egin behar izaten dira. Osakidetzan egunero 400 pertsona ingururen odola behar izaten da gutxienekoa hornitzeko.
Boluntarioen beharraz aritu gara solasean Naroa Ubillos, Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko medikuarekin.
Odola emateko lehenengo pausua galdetegi bat betetzea da. Baiezkoarekin, momentuan bertan eman daiteke odola. Galdetegian arrazoi desberdinen ondorioz ezezkoa jasotzen duten asko ere, epe muga bat pasata, berriro izan daitezke odol emaile.