Itxi

Irratia

CIESen datuak

489.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

ERREDAKZIOA

EITB

EiTB taldeak 1.097.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta. CIESek argitaratutakoaren arabera, ETB2 da Euskadin ikus-entzule gehien batu dituen telebista katea.

  • Bilboko EiTBko egoitza

    Bilboko EiTBko egoitza

EiTB Komunikazio taldeko irratiekin 489.000 lagunek egiten dute bat egunero Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek astearte honetan, argitaratu dituen urteko emaitzen arabera.

Radio Euskadirekin 197.000 entzulek egiten dute bat egunero eta taldeko irratirik entzunena izaten jarraitzen du.

Euskarazko irratiek berriz, 258.000 entzule bildu dituzte orotara 2014. urte honetan. Euskadi Irratiarentzat 115.000 entzule dira, 119.000 entzule Gaztearentzat, eta 24.000 EiTB Musikarentzat.

Radio Vitoriak,  bestalde, 34.000 laguneko entzule ditu egunero.

1.097.000  ikusle eta entzule EiTBrentzat

EiTB taldeak 1.097.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta. CIESek argitaratutakoaren arabera, 642.000 ikus-entzule ditu ETBk guztira, eta ETB2 da, gainera, emaitza hauen arabera Euskadin ikus-entzule gehien batu dituen telebista katea.