Irratia
2010eko Udazkena
EITB Irrati taldeko nobedadeak kurtso berrirako
EITB
Euskal Irrati Telebistak denboraldi berriko programazioaren aurkezpena egin du Vitoria-Gasteizeko II. Irrati eta Telebista Jaialdiaren barruan. EITB jaialdiko hedabide anfitrioia da hain zuzen ere.
Euskal Irrati Telebistak denboraldi berriko programazioaren aurkezpena egin du Vitoria-Gasteizeko II. Irrati eta Telebista Jaialdiaren barruan. EITB jaialdiko hedabide anfitrioia da hain zuzen ere. Nobedadeen artean Almudena Cachoren itzulera, berriztutako "Mas Que Palabras" eta informazioa, entretenimendua eta umorea uztartzen dituen "Boulevard", Dani Alvarezek gidatuta eta Anjel Alkainekin. Gainera, Eva Caballerok "La Mecanica del caracol" historiari buruzko saio berria aurkeztuko du larunbatetan, eta igandeetan teknolgia berriei buruzko "Konekta 2.0", Enrique Rodalen eskutik.
Radio Euskadiren denboraldiko nobedadeen artean, Almudena Cacho berriro izango da EITBn asteburuko "Más que Palabras" irratsaioa gidatzeko. El parlamento de las Ondas tarteari eutsiko dio magazinak. Halaber, saioaren edukiak guztiz berrituko dituzte. Eskarmentua eta gaztetasuna tartekatzen dituen lan-taldea arduratuko da irratsaioaz.
"Boulevard" Radio Euskadiko irratsaioaren ordutegia aurreratu eta 06:00etan hasiko da. Zuzendaritza bateratuko du goizeko irratsaioak gainera eta Dani Alvarezek gidatuko du 12:00ak arte.
Goizeko lehen orduko informazioa, dibulgazioarekin, entretenimenduarekin eta umorearekin tartekatuko dituzte. Solas mahaia berritu egingo da eta 8:15era aurreratu. Eguneko elkarrizketa, berriz, 09:00etan izango da.
Umore tartea izango du "Boulevard"ek. Anjel Alkainek gidatuko du 11:35etatik 11:55etara. Antes de Mirar, cruzar izango da atalaren izenburua.
Eguerdiko tartean lurraldeko informazioa eskainiko da: trataera berezia eskainiko zaio Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako informazioari.
"La Jungla Sonora"k ere ordutegia aldatuko du: 16:00etan emango da eta ondoren "Graffiti" hasiko da. Juan Carlos de Rojok gidatuko du saioa 20:00ak arte. Aktualitatea jorratzea eta zerbitzu publikoa eskaintzea izango dira saioaren ezaugarri nagusiak.
Halaber, 15:00etatik 16:00etara "La Mecánica del Caracol" saio berria estreinatuko dute. Eva Caballerok zuzenduko du eta historia, kultura eta zientzia dibulgazioa izango ditu ardatz.
Irailaren 6an hasiko den denboraldi berriak asteburutan bi programa berri eskainiko ditu 15:00etatik 16:00etara. Kontsumoaz lehena, Ricardo Oleaga zuzendari duela eta Iñigo Lejarzak aurkeztuta. Kontsumo saioa eitb.com eta telebistan ere izango da. Europako hainbat telebistetan arrakasta izan du formula honek.
Igandeetan Enrique Rodalek teknologia berrien inguruko saioa zuzenduko du. "Konekta 2.0" irratsaioak internet eta teknologia berrien inguruan jardungo du.
Udazkenerako Euskadi Irratiak dituen apustuen artean umorea eta zerbitzu publikoa eskaintzea daude. Informazio hurbilaren alde ere egin nahi dute joan zen denboraldian abian jarri zen "Gertukoak" saioaren bidez. Apustu honekin, entzulearengana gerturatu eta gure inguruan dagoenaren berri eman nahi du Euskadi Irratiak.
Anjel Alkainek ETB-1en izandako arrakastaren ondoren, Euskadi Irratian ere izango du tartetxo bat denboraldi honetan. 12:30etatik 13:00etara egingo du egunero "Oilategia" saioa. "Faktoria" irratsaioaren ondoren emango da. Euskarazko goizeko magazina ordu erdi luzatuko da audientzia buru izaten jarraitzeko asmoa sendotuz.
Ingurumena, ekologia eta natura giroan sartzea izango da "Ekosfera" irratsaio berriaren helburua. Astelehen gauero ordu erdiz izango dugu entzungai dibulgazio saioa.
"Ele Alea" euskara ikasi eta hobetu nahi dutenentzako saioak eta "Andromeda" gaur egungo emakumearen leihoak izan duten harrera ona kontutan hartuz, programazioan izango dira kurtso honetan ere.
Gazte unibertsitariei eskainitako "Jakin Minez" saioa luzatu egingo du Euskadi Irratiak. Bi tarte izango ditu: asteartetan eta ostegunetan.
Gauean, berriz, gogoeta eta barne hausnarketarako lekua egin duen Dani Arizalaren "Ilargipean" entzungo dugu. Webeko saiorik entzunenetako da eta egunero 23:00etatik 00:00etara du bere lekua irratian.
Indartsu dabil EITBko irrati gaztea. Entzule aldetik gero eta gorago, eta gogo eta asmoz beteta. 20garren urtemugaren aitzakian, Loving Gaztea grabazioa prestatzen ari da, Gaztea The Singles-en arrakastaren bidetik. Azken 20 urte hauetan euskal musikagintzan kaleratu diren maitasunezko abestien egokitzapenak osatuko dute diskoa. Tartean We Are Standard-ek Hertzainak-en ''Aitormena'' grabatu du. El Menton de Fogartik Itoizen ''Hegal Egiten'' abestia egokitu du eta Barricadak ''Mañana será igual'' euren abesti ezaguna euskaraz abestuko du disko honetan. Egokitzapen hauetaz gainera, Ken Zazpi, Berri Txarrak eta Su Ta Gar taldeen abestiak topatu ahal izango dira.
Halaber, orain arteko irrati ildo arrakastatsuari jarraituko dio. Irrati formula onena eta entretenimendua tartekatuko ditu, kalitatea ere kontutan hartuz. Hemen egiten denari oihartzuna emateaz gainera, bertan egotea da bere helburua. Entzuleen urratsa eta nahiak ere jarraituko ditu interneteko sare sozialetan. Dibertsifikazioaren alde ere egiten du Gazteak. Esaterako, goizero "Dida" irratsaioaren alde egingo du, umorea ardatz dutela, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzonekin. Gauetan euskal musika taldeen leihoa izango dugu Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncelen "B –Aldea"n.
Radio Vitoriak programazioaren egiturari eusten dio 2010-2011 denboraldian. Aldaketa apur batzuk izango dira kurtso honetan, audientzia buru izaten jarraitzeko. Albistegi saio gehiago ematea eta asteburutako kirol eskaintza berritzea da xedea.
Asteburutan beste albistegi saio bat eskainiko da. Hartara, Radio Vitoriak gertuko informazioa jorratzeko tarte berezia izango du larunbat eta igandeetan. "Araba Gaur"en beste edizio bat izango da. Ordu erdiko iraupena izango du eta 8:30ean emango da larunbatetan. Bertan, azken berriak kontatzeaz gainera, aste guztiaren errepasoa egingo da. Asteazkenetan ordutegi nagusiko edukiak indartuko dira. Udal gaien inguruko solasaldia, udal talde guztien bozeramaileekin goizeko 08:30etan eskainiko da.
Kirolari bagagozkiola, berriz, asteburuko arratsaldeetan Araban diren kirol emanaldi guztiak jasoko dituzte. Arabako talde eta kirolariei jarraipena egingo zaie. "En Juego" irratsaioak lau ordu iraungo du eta Alaves taldeak jokatzen duen bakoitzean egongo da programazioan. Halaber, futbol taldeak larunbatetan jokatzen duenean igandeetan ordubeteko saioa eskainiko da.