Eusko Label Liga
Epaia
Epaileak ezetsi egin du Iker Imazen inguruan Donostiarraren aurka jarritako errekurtsoa
EITB MEDIA
Uztailaren 11n, epaileak aipatutako arraunlariaren kalifikazioa zuzendu zuen, eta berezkoa izatera pasatu zen, "hiru urtez jarraian" arraunean egin zuelako.
-
Donostiarrako arraunlariak. Irudia: EITB Media
"Tostartean" irratsaioak jakin ahal izan duenez, epaileak behin betiko ezetsi du Donostiarra arraun taldeko Iker Imaz arraunlariaren inguruan zenbait klubek jarritako errekurtsoa. Hala, ondorioztatu du taldeak "ez zuela fede txarrez jokatu".
Joan den uztailaren 11n, epaileak aipatutako arraunlariaren kalifikazioa zuzendu zuen, eta berezkoa izatera pasa zen "hiru urtez jarraian klub horrekin arraun egin zuelako" eta harrobiko jokalariaren kalifikazioa baliogabetu zuen, Eusko Label Ligaren denboraldirako zerrendetan onartu zen bezala.
Behin ebazpen hori berretsita, zenbait klubek Bilboko eta Donostiako estropadetan aurkeztutako inpugnazioak ebatzi ditu epaileak, Donostiarrak arraunlari hori harrobiko jokalari gisa izateagatik.