Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Castron

Hondarribiak irabazi du Espainiako Txapelketa, erakustaldia emanda

eitb.eus

Urdaibai bigarren izan da, Kaiku hirugarren eta Zierbena laugarren.

0:57

Hondarria jaun eta jabe izan da Espainiako Traineru Txapelketan. Ama Guadalupekoak ez die aukerarik eman aurkariei Castroko uretan, eta aise eraman du garaipena.

Larunbatean Hondarribia estu eta larri ibili zen txapelketako ohorezko txandan sartzeko, baina, gaur, berriz, itsasoa gehiago harrotu delako edo, aldaketak izan dituelako edo, erakustaldi ederra eman dute Castroko uretan.

Hasieran zaleek espero zuten lehia eskaini dute hondarribiarrek eta bermeotarrek, baina zortzigarren minututik aurrera estropadak kolore berdea hartu du. Aldea gero eta handiagoa izan da.

Hasieratik Kaiku eta Zierbena atzean geratu dira, eta gero, Bermeo apurka-apurka hondatzen hasi da Ama Guadalupekoaren indarrari aurre egin ezinik.

Horren erakusle irabazleak bigarrenari, Bermeori, atera dizkion 18 segundoak, Kaikuri 41 eta Zierbena askoz geroago iritsi da.

Emaitza ona fedea berrindartzeko denboraldiko estropadarik garrantzitsuenak datozenean, Zarautzetik hasita astebete barru.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna