Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

120. edizioa

Abuztuaren 31n, Kontxarako sailkatze estropada

eitb.eus

Estropadak irailaren 3an eta 10ean jokatuko dira, eta ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte.

Kontxako Banderaren 120. edizioa izango da aurtengoa. Sailkatze estropada hilaren 31n jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bi estropadak hurrengo bi igandeetan, irailaren 3an eta 10ean, 10:45ean.

Kontxako Bandera 1879an ospatu zen lehen aldiz. Hiru partaide baino ez ziren izan ordukoan, eta Donostiako tripulazioak lortu zuen trofeoa, Lekeitiarra traineruarekin.

1896an, berriz, askoz ere tripulazio gehiagok parte hartu zuten (hamabik, hain zuzen), eta Getaria izan zen garailea. 1969an, Lasarte-Michelineko tripulazioak irabazi zuen Bandera. Urte hartan, txapelketan zortzi tripulazio aritu ziren, eta hala jarraitu zuen aurrerantzean ere, 1983an izan ezik; orduan bost tripulaziok baino ez zuten parte hartu. Harrezkero, zortzi traineruk parte hartzen dute beti estropadetan.

1940az geroztik, urtero ospatu da, etenik gabe. Lehenago, baina, estropadek gorabehera batzuk izan zituzten, kirol ekitaldi horrekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik: gorabehera politikoak, gerra zibila…

Urte hauetan, ez zen estropadarik izan: 1882, 1884, 1885, 1886, 1888, 1893, 1902, 1904, 1905, 1907, 1908, 1912, 1913, 1914, 1936, 1937, 1938 eta 1939.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea