Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Igoerako playoffa

Santurtzi eta Donostiarra TKE Ligara igo dira

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak lehenengo eta bigarren izan dira, hurrenez hurren, Portugaleten jokatutako bigarren erlojupekoan. Sailkapena lehen jardunaldiko bera izan da.

  • Igoerako playoffeko azken sailkapena. Argazkia: EiTB.

    Igoerako playoffeko azken sailkapena. Argazkia: EiTB.

Santurtzi eta Donostiarra ontziek aurreikuspenak bete dituzte eta TKE Ligara igotzea lortu dute, hiru aurkari galiziarrak bigarren egunez jarraian mendean hartuta.

Larunbatean Bermeoko lehen jardunaldian gertatu bezala, Santurtzik egin du denborarik onena eta ondoren Donostiarra sailkartu da. Samertolameu hirugarren izan da, Ares laugarren eta Puebla bosgarren.

Santurtzik ia bi segundo atera dizkio Donostiarrari, 10 Samertolameuri, 24 Aresi eta 46 Pueblari.

 

 

play off 2 jardunaldia sailkapena

 

play off nagusiar