Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

San Juanek irabazi du Santurtziko estropada

Agentziak | Erredakzioa

Orio bigarren izan da, ia 10 segundora, Arraun Lagunak hirugarren eta Hondarribia laugarren.

  • San Juan. Argazkia: Efe.

    San Juan. Argazkia: Efe.

San Juanek estropadarik galdu gabe jarraitzen du. Oraingoan Santurtzin gailendu da eta batelerek VII. Euskotren Bandera irabazi dute. Zortzi garaipen lortu dituzte psaitarrek orain arte jokatutako zortzi jardunaldietan.

Irabazleek 10 minutu eta 38 segundoko denbora egin dute. Ia 10 segundo geroago Orio sartu da, bigarren postuan, 10:48ko denborarekin.

Estuagoa izan da hirugarren eta laugarren postuen arteko lehia, azkenean Arraun Lagunakek lortu du hirugarren postua, 46 ehuneneko aldearekin.

Hurrengo estropada Ondarroako Bandera izango da, abuztuaren 11n.