Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

10 URTEREN OSTEAN

Kortak ez du jarraituko Kaiku entrenatzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zuzendaritza batzorde berriak Carlos Rodriguez Montes jarri du Ortzaikako teknikariaren ordez.

  • Jose Luis Korta. Artxiboko argazkia: EiTB

    Jose Luis Korta. Artxiboko argazkia: EiTB

Jose Luis Kortak (69 urte) ez du jarraituko 'Bizkaitarra' trainerua zuzentzen datorren denboraldian, Kaiku arraun taldeak jakitera eman duenez. Izan ere, Amador Anton buru duen zuzendaritza batzorde berriak Carlos Rodriguez Montes entrenatzaile kantabriarrari eman dio taldea zuzentzeko erantzukizuna.

Kortak bi sasoitan zuzendu du Sestaoko kluba, azkena 2008tik hasi eta aurtengo denboraldira arte. Hamar urte horietan zehar, Kaikuk hainbat lorpen erdietsi ditu Kortaren gidaritzapean: besteak beste, ACTrako igoera (2008an), ACTko hiru txapelketa (2011n, 2012an eta 2013an) eta Kontxako bi bandera (2009an eta 2012an).

Klubetik adierazi dutenez, "etorkizunera begirako apustu gisa" hartutako erabakia da, "ilusioz beteriko etapa berri bati hasiera emango diona".

Bere aldetik, Sestaoko ontziko arduradun berriak (45 urte) Marucako arraunlari gisa ekin zion bere kirol ibilbideari. Ondoren, honako beste talde hauetan ibili zen: Ciudad de Santander (1988tik 2005era), Pedreña (2006an eta 2016tik 2017ra), Urdaibai (2007tik 2008ra) eta Kaikun (2011tik 2015era eta aurten, 2018an). Tartean bost ACT liga irabazi ditu eta Kontxako bandera bat. Entrenatzaile gisa, ostera, Ciudad de Santander (2002-2004) eta Pedreñan (2016-2017) ibilitakoa da.

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Arrauna