Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ekitatea

2019ko Kontxako Banderaren ordainsariak

eitb.eus

Donostiako banderaren irabazleak, bai gizonezko eta baita emakumezkoen modalitatean ere, 24.000 euroko ordainsaria jasoko du. Gainera, aurten Gipuzkoako traineruentzako saria estreinatuko da.

  • Hondarribia 2018ko Kontxako Banderaren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Hondarribia 2018ko Kontxako Banderaren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

2019ko Kontxako Banderaren irabazlea 24.000 euroko ordainsaria jasoko du, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen modalitatean ere bai. Gainera, aurten denbora onena lortzen duen talde Gipuzkoarrak 5.000 euroko saria eta garaikurra jasoko du.

Bigarren urtez, irabazlearen sarian parekotasuna izango da nagusi; hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateko garaileek 24.000 euro jasoko dute, arraunlariei emango zaien banderaren kopiaz gain.

Horrekin batera, azken estropadako beste 7 parte-hartzaileek ere ordainsari ezberdinak jasoko dituzte. Adierazgarrienak, bigarren eta hirugarren sailkatuentzakoak izango direnak dira, 15.000 eta 12.000 euro hurrenez hurren.

Bestalde, laugarrenek 9.000 euro, bosgarrenek 7.000, seigarrenek 6.000, eta zazpigarren eta zortzigarren sailkatutako taldeek 5.000 euro jasoko dute.

Hala ere, sari gehiago izango dira Kontxako Banderaren aurtengo edizioa. Izan ere, sailkapen araberako sariez gain, aurten Adegi Nueva Cultura de Empresa Saria estreinatuko da. Honako hau, azken bi estropadetan guztira denbora onena lortzen duen gipuzkoar traineruarentzat izango da: 5.000 euro eta garaikurra berezia.

Azkenik, sailkapen-estropadan parte hartuko duten tripulazio guztiek bidaia-sari hauek jasoko dituzte:

- Tripulazioaren egoitza Donostiatik gehienez 150 kilometrotara badago: 500 euro.

- Tripulazioaren egoitza Donostiatik gehienez 400 kilometrotara badago: 750 euro.

- Tripulazioaren egoitza Donostiatik gutxienez 400 kilometrotara badago: 1.000 euro.