Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kale zozketaren emaitzak

eitb.eus

Emakumezkoen kategorian, Oriok eta Donostiarrak ez dute elkarren parean arraun egingo, bai, ordea, gizonezkoen kategorian faborito nagusienak diren Hondarribia eta Zierbenak.

  • Kontxako Banderako kaleen zozketa.

    Kontxako Banderako kaleen zozketa. Artxiboko argazkia

Igande honetako 10:00etatik aurrera abian jarriko den Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari begira gaur goizean Donostiako udaletxean egin den kale-zozketak honako emaitza hauek utzi ditu:

 

EMAKUMEZKOEN ESTROPADA

1. txanda:

1. kalea: Hondarribia
2. kalea: San Juan
3. kalea: Hibaika
4. kalea: Zumaia

Ohorezko txanda:

1. kalea: Donostiarra
2. kalea: Tolosaldea
3. kalea: Orio
4. kalea: Arraun

GIZONEZKOEN ESTROPADA

1. txanda:

1. kalea: Zarautz
2. kalea: Cabo
3. kalea: Donostiarra
4. kalea: Bermeo

Ohorezko txanda:

1. kalea: Hondarribia
2. kalea: Zierbena
3. kalea: Orio
4. kalea: Santurtzi